martes, 7 de septiembre de 2010

Propuesta de ETB1 / ETB1eko proposamena

Como sabéis, el noticiario de Internet Sustatu.com ha publicado una noticia sobre la situación de Eguzkienea. Sustatu es bastante conocido como media, así que hemos recibido una propuesta desde ETB1. Han leído la noticia publicada y nos proponen hacer algo para difundir la noticia. Creo que es una decisión que tenemos que tomar entre tod@s, así que... ¿qué os parece?


===========================================================

Jakingo duzuen bezala, Interneteko Sustatu.com albistegiak Eguzkienearen egoerari buruzko berri bat argitaratu du. Sustatu nahiko ezaguna den media da; beraz, ETB1etik proposamen bat jaso dugu. Sustatuko berria irakurri dute eta berria zabaltzeko zerbait egitea proposatu digute. Nire ustez, denon artean hartu beharreko erabakia da, beraz... zer iruditzen zaizue?

4 comentarios:

  1. Baina, zein da albistea?

    Lanek aurrera egin behar dutela? Kutxak abalarekin aurrera jarraitzea erabaki duela? Honek guztiak uztailean –obrak geldi zeudenean– zentzua izango zuen, baina nik dakidala, egoera erabat aldatu da azken astean.

    Ez dakit bazterrak nahasten ez ote gabiltzan.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo, seiurtezain:

    Albistea gure egoera da. Zure nick-ak ondo esaten duen bezala, sei urte daramatzagu itxaroten eta orain ez dakigu zer gertatuko den gure etxeekin.

    Nire ustez, lanek aurrera egingo dutela ziur edukiko dugu lanean hasten direnean. Nik dakidala, momentu honetan ez dabiltza lanean, eta ekainetik ez dira ari. Egoera kolokan dago eta guri abala sinatzeko besterik ez digute esan. Informazioa ezinbestekoa dugu: zer gertatuko da Bruesarekin? Noiz hasiko dira lanean? Zer suposatzen du abal berria sinatzeak? Galdera asko daude eta erantzun gutxi. Nire ustez, albistea da egoera honetan gure ezjakintasuna onartezina dela.

    Edonola ere, nire iritzia besterik ez da. Badakigu esaerak zer esaten duen: zenbat buru, hainbat aburu. Dena den, telebistakoa denon artean erabaki beharreko zerbait da. Ez daukagu zertan aurrera eraman.

    ResponderEliminar
  3. Kaixo:

    Seiurtezain, si crees que todo ha cambiado esta última semana y que todo avanza como es debido me pregunto por que estas leyendo este blog. Creo que como nosotros tienes dudas.
    Yo no se si debemos de aceptar lo de ETB-1. Igual habría que saber como quieren informar del tema

    ResponderEliminar
  4. Nik uste dot ondio etxakula komeni hauts larrei astintzia, aber gainera jausi biejakun. Momentuz epe berri batzuk eman dozkue, iraila amaieran lanian hasiko omen die eta antza akreedoriekin gehixenein behintzat akordio batera heldu die. Nik itxoin ingonauke aber zer gertatzen dan, aber ondio guk guk errebentau biouen asuntua. Eukiko dogu denboria zaratia atarateko.

    Bruesa lege prekonkurtsalean dau, ta krak itxen badau hortik ez gaitxu etbk atarako. Baina hortarako be badauz konponbidiak, koperatiba bat sortu... bankuak berak be diru asko galtzen badau akaso mobiruko da beste konstruktora bat subkontratetan....

    abalen inguruan uste dot eztaukala sentzurik ez sinatziak. Dana dala hainbeste duda badaukatzue fan kutxara, galdetu galdetu biherrekuak eta jarri erantzuna blogian.


    Animo! eguzkienea amaituko da ta!

    ResponderEliminar